Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/10/11

Amorebieta-Etxanoko Gizarte Ongizate Sailak eta Zubiaur Musika Eskolak hiru hilabeteko musika ikastaroak antolatu dituzte buru desgaitasuna duten pertsonentzat

Amorebieta-Etxanoko Gizarte Ongizate Sailak eta Zubiaur Musika Eskolak 2011/2012 ikasturte honetarako jarri dute martxan buru desgaitasunen bat duten pertsonak musikara hurbilarazteko esperientzia

rss Ezagutzera eman
Amorebieta-Etxanoko Gizarte Ongizate  Sailak eta Zubiaur Musika Eskolak  hiru hilabeteko musika ikastaroak antolatu dituzte buru desgaitasuna duten pertsonentzat

ARGAZKIA JAITSI

Ekimen honen bidez hiru hilabeteko ikastaroak egingo dira  pertsona adin nagusientzat. 24 musika saiotan adierazpen musikala praktikatzeko eta garapen emozionala garatzeko aukera izango dute musikaren bidez eta honen arlo pedagogiko ezberdinen bidez.

Taldeak hiru eta bost ikasle artean osatuko dira, pertsona bakoitzaren beharrizan eta profilaren arabera.

Toki kopurua mugatua da eta aurre matrikula egin beharko da urriaren lehen hamabostaldian 16:00etatik 20:00era bitartean , Musika Eskolako bulegoetan.


Jarduera hau, Amorebieta Etxanoko Udalaren Gizarte Ongizate sailak  azken hiru urteotan garatu izan duen Aisialdi Barnerakorra ekimenaren barruan dago.

Ikastaroen helburua da buru desgaitasuna duten pertsonak jarduera baliotsu eta baloratura hurbiltzea.