Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/10/12

Ortuzar: “Bake konferentziaren ondoren, zorrotz jardungo dugu ETAk bere desagerpenerako bidea egin dezan”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak baieztatu duenez, astelehenean ospatuko den Bake Konferentziak “ezin du ETA axolagabe utzi”; esan egin du ekitaldia amaitu eta gero “adi eta zorrotz” egongo direla, bandak “bere desagerpenerako bidea egin dezan”. Halaber, “etsigarri” jo du Lehendakariak AEBrako bidaia ez atzeratzea nazioarteko liderrekin eratutako ekimen hau egingo den une honetan. Bere hitzetan “bakeak ezin du itxaron”.

rss Ezagutzera eman

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek gogora ekarri du Patxi Lopez ez dela Konferentzian izango, eta esan du bere alderdiarentzat jarrera  hori “etsigarria” dela  “AEBrako  bidaia badu ere, horrek itxaron dezakeelako, baina bakeak ezin du itxaron”.

"Euskadik ezin du denbora gehiago galdu behin betiko bakea ekartzeko, eta batez ere orain, atzamarrekin ukitzeko moduan gaudenean; eta denok dugu susmoa oraingoa ona eta behin betikoa izango dela” gaineratu du.

Adierazi duenez  sinesgaitz egiten zaio Lehendakaria gonbidatua izan ez delako aitzakia, antolatzaileek “Lehendakaritzarekin harremanetan jarri direlako “eta Patxi Lopezi “bertan egitekoren bat  izatea eskaini diotelako.