Prentsa Aretoa
Berriak
2011/10/13
Urkulluk Bake Konferentziatik espero du denon artean ETAri “honek behingoz amaitu behar duela” esateko planteamendua
Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak datorren astelehenean Donostian ospatzekoa den Nazioarteko Bake Konferentziatik ETAri “honek behingoz amaitu behar duelako” denon arteko planteamendua irtetea espero du. Berak uste du Azaroaren 20 a baino lehen ETAren adierazpena izan daitekeela “behin betiko amaiera” adierazteko, baina ez du suposatuko taldearen desegitea.
Cope irratiari eskainitako elkarrizketan, Urkulluk zehaztu du gailur honetan Espainiar Gobernuko edo Eusko Jaurlaritzako ordezkaririk egongo ez den arren “atzerriko pertsonalitateak eta hauen artean Batasuneko estatu kideetan gobernu ardurak izan dituztenak izateak esan nahi du ahalegin diplomatikoa dagoela pertsonalitate batzuek muga edo arazorik gabe parte hartzeko aukera izan dezaten”.
"Eusko Jaurlaritzako edo Espainiar Gobernuko ordezkariak ez izatea, nik uler dezaket. Printzipioz, eragile politiko,sozio-ekonomiko eta sozialei eragiten dien gaia da” azaldu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25