Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/10/18

EAJk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bere jarrera “hobeto pentsatzea” eta Enkarterrirako biziberritze egitasmoa zuzentzea

EAJk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bere jarrera “hobeto pentsatzea“ eta Bizkaiko Enkarterri eskualderako biziberritze egitasmoa abian jartzea “ez baita nahikoa jarduerak koordinatzea”. Zentzu honetan azpimarratu duenez, PSE eta PPk proposamenari egin dioten “ezetza” ez da ulertzen Exekutiboaren arduratik “ihes egiteko ez bada”.

rss Ezagutzera eman
EAJk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bere jarrera “hobeto pentsatzea” eta Enkarterrirako biziberritze egitasmoa zuzentzea

ARGAZKIA JAITSI

Bilbon eskaini den prentsa aurrekoan, Andoni Ortuzar BBBren lehendakariak, Fátima Ansotegi legebiltzarkide jeltzaleak eta Enkarterrietako alkate eta hautagaiek gaitzetsi egin dute PSE-EE eta PP alderdiek Euzko Alderdi Jeltzaleak aurkeztutako proposamena onartu ez izana. EAJren egitasmo honen bidez exekutibo autonomikoari eskatzen zitzaion eskualderako “biziberritze ekonomiko eta industriala” bultzatzeko planarekiko konpromisoa hartzea.

"Ez dakigu PSE eta PPren ezetzaren arrazoia, Eusko Jaurlaritzari dagokion arduratik ihes egiteko ez bada”, azaldu du Andoni Ortuzarrek. Bere hitzetan Enkarterriak eskualdearen egoera “oso latza da” eta beraz “botere publiko guztiengandik behar du jarduera ekintzailea, Eusko Jaurlaritzatik hasita”.