Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/10/18

Urkullu: “Atzo, ETAri eskatu zitzaion behin betiko amaitzea”

Gaur Sabin Etxean burutu den atzoko Nazioarteko Konferentziaren balorazioan, EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “bizi dugun une hau, bereziki garrantzitsua da gure Herriarentzat. Indarkeriak kolpatuak izan garen berrogeita hamar urte hauen buruan, atzamar puntez uki dezakegu gogo biziz desio dugun bakea. Asko sufritu dugu, gehiegi. Izu ikarak eta bidean geratu diren hainbeste biktimek utzi dizkiguten ondorioek gogoa berotu behar digute, gaurkoan bizi dugun itxaropen hau bete-betean gauzatu dadin”.

rss Ezagutzera eman

“Atzokoan, Donostian, mundu mailako agintari prestigiodunak gurekin izan ziren Konferentzia batean. Atzoko topaketaren helburu bakarra izan zen Herri hau mehatxatzen duen gatazka konpontzea. Atzoko adierazpenean gogora ekarri nuenez, gu gara  mendebaldeko Europako toki bakarra, non asmo politikoko dinamika terroristak irauten duen. Baina orban  hori, ezabatu egingo da”.

Urkulluk azaldu duenez, “atzo, ETAri eskatu zitzaion behin betiko amaitzea. Hori da garrantzizkoena. Bere amaiera egiaztatzea eskatu zitzaion. Ordainketa politikorik gabeko amaiera. ETAri baino ez zaio aurre baldintza hau eskatzen eta exijitzen. Atzokoan, biktimen papera aldarrikatu eta aitortu zen. Atzokoan azpimarratu egin zen, politika alderdi politikoei baino ez dagokiela. Eta atzokoan, azpimarratu egin zen ETAren negoziaketa esparrua “arlo teknikoa” izan daitekeena baino ez dela; eta beti, bere bortxazko jardueraren behin betiko amaiera adierazi ostean. Onartu den agiri hau, hainbat eratara interpreta daiteke. Baina orokorrean azaltzen egiten du 50 urteko terrore eta sufrimenduarekin nola amaitu, ordainetan kontzesiorik egin gabe. Guk komunikatu hori geureganatu egiten dugu,  osoan eta egindako orden berean. ETAri exijitzen diogu gauza bera egin dezala. ETAk lehen puntua ñabardurarik gabe onartzen badu, gainerako proposamenetarako bidea zabalduko da”.

Buruzagi abeltzalearen aburuz “atzokoan, aho bateko ondorioa eman zen Konferentzian: leihoa zabaldu egiten da ETAri behin betiko amaiera eskatzeko. Hauxe da lehena: bakea orain. Inoiz ez da krimena justifikatzeko arrazoirik izan. Ez da egon Euskadiren izenean, ezta askatasunaren izenean ere. Horren aurrean, heriotza,estortsioa eta izua bidelagun izan ditugu urte luze hauetan, gainean izan dugun harlauza jasanezina izan da. Batzuek pentsatuko dute agian hainbesteko minaren ondorioz , sorgor bilakatu garela, ez dugula gehiago min hori sentitzen. Ez da egia. Biktimen, sakrifikatuen eta ankerkeri honek eragindako kaltetuen oroimenak bakea erdiesteko asmo horri lotzen gaitu. Herri honentzat nahi duguna da, bidegabekeriaren zigorra ordainduko duten biktima, sakrifikatu eta  kaltetu gehiagorik ez izatea”.