Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/10/18

Zorrotzako EAJk auzoan FEVE trenbideak lurperatzearen aldeko apustua berretsi du

Zorrotzako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak azken 30 urteotan egin izan duen moduan, berriz ere aldarrikatu du FEVEk Bilboko auzo honek historikoki egin izan duen eskakizuna: auzo honetako kale bietan dauden trenbide pasabideak lurperatzea.

rss Ezagutzera eman

“Madrilgo gobernuak urte asko daramatza eskakizun hau kontuan izan gabe, eta erakunde hori da lan horretarako eskumena duena. Gobernuan bata zein bestea egon, PP eta PSOE alderdiek Zorrotza auzoan bizikidetza eta integrazioa bermatuko lukeen jarduerarekiko mesprezua erakutsi izan dute beti” .

“Era berean, publikoki erakutsi nahi dugu lurperatzearen aldeko lana egiteko dugun konpromisoa, 2010eko martxoan bertan salatu genituen hauteskunde interesetik harago. Orduan ere, gure haserrea adierazi genuen PP eta PSOE alderdiek erakutsitako mesprezuagatik, gure Legebiltzar taldeak Kongresuan auzoaren kezkak erakutsi zituenean”. 

“Bilboko Udalak bere aldetik dena jarri du oinarrizko jarduera hau ahalbidetzeko. Oraingo honetan, FEVEren ardurakoa da agindutakoa betetzea, Zorrotzari agindutakoa betetzea. Hor aurkituko gaitu EAJ-PNV eta auzoko biztanle guztiak” .