Prentsa Aretoa
Berriak
2011/10/18
BFAk enpresa txikien nazioartekotzea sustatu du 2013ra arte martxan egongo den babes-programaren bitartez
Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Merkataritza Ganberarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du, helburu hau izango duen zerbitzu-plana egiteko: Bizkaiko enpresei laguntzea euren produktuak merkaturatzen eta nazioarteko merkatuetan ezartzen. Programak 400.000 euroko laguntza izango du, 2013ko martxoaren 31ra arte garatuko da, eta bere jarduerak enpresek beren nazioartekotzea jorratu, mantendu eta hedatzeko dituzten beharrizan eta zailtasunei buruzko diagnostikoan oinarrituko dira.
Gaur, Gobernu Kontseiluaren bileran, Bizkaiko Foru Aldundiak Ekonomi Sustapen Sailaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren artean lankidetza-hitzarmena sinatzeko erabakia hartu du, lehentasunezko helburua Bizkaiko enpresak nazioartera hedatzea delarik. Hitzarmen honek 400.000 euroko foru-laguntza ezartzen du erakundearentzat, enpresek nazioarteko merkatuetan sartzeko aukerak jorratu, mantendu eta hedatzeko orduan dituzten beharrizan eta zailtasunei buruz egindako diagnostikoan oinarritutako programa bat garatzeko. Plana 2013ko martxoaren 31ra arte garatuko da eta tamaina txikiko enpresak ditu hartzaile nagusi, horiek batira nagusi Bizkaian.
Programak jarduera-ildoak ezarri ditu hainbat alderditan, eta, horretarako, enpresen arazo eta betekizunen identifikazioan oinarritu da, bi eremu nagusitan: batetik, enpresak nazioarteko eremuan nola ezarri lehenengoz, eta, bestetik, nazioarteko esperientzia dutenei herrialde desberdinetako tramite edo baldintza berezien betearazpenari buruz sortzen zaizkien zalantzak nola konpondu. Hori horrela, programak alde batetik informazioa eskaintzen du nazioarteko merkatuetan jarduten hasteko moduari buruz eta organismo desberdinek nazioarteko merkatuetara sartzeko dituzten laguntza eta babes guztiei buruz, esportatzen hasi diren enpresei zuzendutako laguntzak bereziki azpimarratuz. Bestalde, nazioarteko merkataritzari edo merkataritza-eragiketak antolatzeko moduari buruzko zalantza teknikoak ebazten ditu eta enpresen esportazio-ahalmenari buruzko azterketa egiten du. Azkenik, nazioarteko lizitazioetako partaidetza babesten du.
Ekonomi Sustapen Sailak 220.000 euro emango ditu aurten eta 180.000 euro datorren urtean jarduera horietarako, Bizkaiko Foru Aldundiak enpresen lehiakortasunaren aldeko apustua gara dezan. Helburu horren barruan, publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sartzen da, besteak beste. Izan ere, horrela sortuko da programa Merkataritza Ganberarekin batera garatzeko aukera. Lankidetza horren bidez, Ekonomi Sustapen Sailak nazioartekotzeari buruzko informazio eta aholkularitzako zerbitzua jarriko du martxan, batez ere tamaina txikiko enpresei zuzenduta, Bizkaian gehienak halakoak dira eta.
Egungoa bezalako testuinguru orokorrean, nazioartekotasuna ezinbesteko betekizuna da enpresa-arrakasta eta enpresen biziraupena lortzeko. Hala ere, enpresa horiek zailtasun handiak dituzte merkatu berrietara sartzeko orduan. Arazo horien barruan ezagutza falta da nagusi, honako arloetan, besteak beste: xede-herrialdeetako legezko alderdietan, kolaboratzaile posibleetan, nazioartekotze-prozesu baten hasierako kostuetan, kanpora irten aurretik gauzatu beharreko faseetan edo finantzazio-iturrietan.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25