Prentsa Aretoa
Berriak
2011/10/19
Urkullu: “ETAk behin betiko amaiera iragarri ostean, politikan jardun beharko da”
Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak gaurkoan baieztatu duenez, ETAk behin betiko amaiera iragartzeko egin behar duen adierazpenaren ostean ezinbestekoa izango da “politikan jardutea” “baketze prozesua” burutzeko. Urkulluren esanetan, prozesu honek “bestelako esparruetako urratsez osatzen da, besteak beste, adiskidetzea, elkartasuna eta terrorismoaren biktimei zor zaien oroimena”.
Zentzu honetan argitu duenez “baketze prozesua bortxakeriarik gabeko aldia baino gehiago da” eta horregatik, beharrezkoa da talde armatuak iragarpen hori egitea euskal zein espainiar gizarteak “behin betiko, bortxakeriarik gabeko aldian bizi eta elkarbizi daitezen”.
"Jakitun gara gizarte bat etengabe eraiki behar dela elkartasun izpirituan oinarrituta, elkarrizketatik, iritzi ezberdinetik eta eztabaidatik” azaldu du Telecincori eskaini dion elkarrizketan. Une berean argitu du ETA baino, talde eta eragile politikoak direla, “baketzerako” prozesu politiko horretako protagonistak.
Gaineratu duenez “argi geratu da hasieratik” talde terrorista ez dela “eragile politikoa”, presoak ere ez diren moduan. “Politikariak gara gai politiko hauei aurre egin behar diegunak. Hori agerikoa da. Euskal Gatazkatzat jotzen dugunaren konponbidea erakundeen esparruan eman beharko da” azpimarratu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25