Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/10/19

Erkoreka: “Gure konpromisoa da: egotea, egitea eta zenbat eta hobeto, orduan eta hobeago”

Gaur El Ensanche merkatuan burutu den 2011-2015 EAJ-PNV Kongresu eta Senatuko Euskal Taldeen egitasmoaren aurkezpenean, Josu Erkoreka taldearen bozeramaileak azaldu du “amaitzear dagoen legegintzaldiaren balantzea benetan onuragarria” izan dela Euskadirentzat. “Eta baieztapen hau ezin daitekeela zalantzan jarri”. “Hala eta guztiz ere, gaurko honetan, lorpen zehatzak baino, horiek ahalbidetu dituen izpiritua azpimarratu nahiko nuke. Lorpen horiek guztiak ez dira besterik gabe zerutik erori. Errealitatera ekarri dituzten inguruabar batzuen ondorioz etorri dira, ekimen eta lanaren fruitu dira”.

rss Ezagutzera eman
Erkoreka: “Gure konpromisoa da: egotea, egitea eta zenbat eta hobeto, orduan eta hobeago”

ARGAZKIA JAITSI

Erkorekak azaldu duenez, “azken hiru hamarkadetan, testigantza hutsaletik ihes egin dugu. Agian, egun batean ohartarazpenen bat edo deiadarren bat egin dezakegu, batzuetan beharrezko gertatzen delako. Baina hurrengo egunean, lanean aurkituko gaituzue. Orain bai. -Ez zela egon behar- esaten ziguten haiek, besteok ezagun dugun mundua deskubritzen dute eta konturatu egin dira -egon, egon behar dela-. Ondo dago, ongi etorriak errealitatera!”.

Buruzagi abertzaleak azaldu du baita “trantsizio berrira hurreratzen ari gara, bortxakeriarik gabeko errealitatera. Euskadirentzako estatus politiko berria exijitzen digun errealitate berrira.  Zalantzarik ez dugu iraganeko akordio eta konpromiso zabalak berreskuratu behar direla: akordio politikoa, erakundeen babesa eta gizartearen berrespena. Guk Madrilen ahaleginak egingo ditugu , egingarri gerta dadin. Madrilgo Euskal Talde Parlamentarioa horretarako abiapuntua izango da. Gure konpromisoa da: egotea, egitea eta zenbat eta hobeto, orduan eta hobeago”.