Prentsa Aretoa
Berriak
2011/10/20
Urkullu: “Idatzitako eta ezarritako gidoian, ETAk borroka armatuari uko egiteko adierazpena falta da”
Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak baieztatu duenez Aieteko Adierazpena “Ezker Abertzalearen beharrizana zen” eta “idatzitako eta ezarritako” gidoiaren zatia zen. Horretan, bete gabe dago “ETAk borroka armatuari uko egiten diola adierazteko komunikatua”. Gaineratu duenez Mariano Rajoi PPren presidentearen “isiltasunak” esan nahi dezake komunikatu hori ematen bada PPk “begirada goi helburutan mantenduta kudeatzen jakingo duela”.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Urkulluk baieztatu duenez “zurri-murru artean gaude” iragan asteleheneko Nazioarteko Bake Konferentziaren ostean ETAren komunikatua izan daitekeenaren inguruan.
Jesus Eguiguren PSE-EEren lehendakariaren adierazpenei dagokionez adierazi duenez , berak ez du sartu nahi beste alderdi batzuen “barruko polemiketan”, baina Patxi Lopez Lehendakaria “Nazioarteko Konferentzia izan den bitartean bertan ez izanak” utzi dion garratza geratzen zaiola onartu du.
"Donostian izan diren pertsonak etorrita, merezi zuen euskal hiritarren Lehendakaria ONUren idazkari orokor ohiaren edo ministro ohien aurrean izateak. Ez dakit aurretik egon ote den edo etorkizunean izan daitekeen halako ordezkaritza internazionala bertan izateko parada” gaineratu du.
Gogoratu duenez EAJ-PNVk bilerak izan ditu Harremanetarako Nazoiarteko Taldearekin eta Konferentziaren atseden gune batean eta azken adierazpena irakurri baino lehen, topaketa pribatua ere mantendu izan du Kofi Annanek zuzendutako lider taldearekin.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25