Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/10/20

Erkoreka: “Gizarteak ez luke ulertuko ETAk bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera ez adieraztea”

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresurako EAJ-PNVren hautagaiak dei “argia” egin dio ETAri “pilota guztiak baitaude orain bere teilatuaren gainean”, “barkaezina litzatekeelako eta euskal gizarteak ez lukeelako onartuko bandak jarduera armatuaren behin betiko amaiera zalantzarik gabe eta berehala ez adieraztea”.

rss Ezagutzera eman
Erkoreka: “Gizarteak ez luke ulertuko ETAk bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera ez adieraztea”

ARGAZKIA JAITSI

Sestaon ospatu den ekitaldian, Erkorekak “denek talde lan honetan elkarturik egoteak” duen “garrantzia” azpimarratu du “inor ez baitago soberan bakearen eraikuntzan”. “Denok gara beharrezko eta hobe da goiko helburuei begiratzea, eskuzabaltasunez jardutea” azpimarratu du.

Zentzu honetan, denei zuzendutako deia egin du “ahalegin berezia egiteko eta lan honi ekiteko, talde lana izan behar baita fruituak eman ditzan”.

Halaber, eragile politikoei eskatu die berehalako hauteskunde interesen gainetik egin dezaten eta “zalantzarik gabe bakerako” bidea hartu duen korrontearekin bat egin dezaten.