Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/10/21

Urkullu: “Orain benetako Euskadi bakarra erakusteko aukera dugu”

Gaur Sabin Etxean Ez ohiko Aberri Batzarraren ostean EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “gaur egun handia da, egun garrantzitsua. Euskadi pozik dago eta Euzko Alderdi Jeltzaleak poza horrekin bat egiten du. Atzo esan genuen eta gaur errepikatzen dugu: Zorionak Euskadi. Zorionak Euskadi. Denon artean BAKEA irabazi dugu.Gaur euskal gizartearen egun handia da”.

rss Ezagutzera eman
Urkullu: “Orain benetako Euskadi bakarra erakusteko aukera dugu”

ARGAZKIA JAITSI

“Alaitasun honekin batera, bi ideia gehiago. Aurrenekoa. Orain benetako Euskadi bakarra erakusteko aukera dugu. Euskadi benetan eta soilik zer den erakutsi behar dugu. Euskadi mundura irekia. Euskadi bizia, langilea, modernoa, solidarioa. Eta baita ere, batez ere, indarkeria sufritu duten denei gogoratu eta goraipatuko duena. Hori da Euskadi, hori da gure gizartea” azaldu.

Urkulluk azaldu du baita bigarren ideia. “Denon artean etorkizun berri bat eraiki behar dugu. Lehen pauso hau garrantzitsua izan da, ezinbestekoa. Baina bidea luzea da. Bakea landu egin behar da, betirako bakea lortzeko. Lana, konpromisoa eta ardura denon arteko eta denontzako etorkizun berri bat eraikitzeko. Hau da gure bidea eta bide honetan jarraituko dugu. Zorionak Euskadi!!! Gora bihotzak eta gora Bakea!”, aldarrikatu eta berehala, jendez gainezka zegoen Sabin Etxeko aretoan, txalo mordo zaratatxu eta hunkigarria entzun izan da.