Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/10/26

Haurgune eta kidegune aisialdi programak dagoeneko abian

5 eta 11 urte bitarteko umeek jarduera ludikoen bidez trebetasun eta gaitasun pertsonalak landuko dituzte.

rss Ezagutzera eman

Programa hauetan 5 eta 11 urte bitarteko bilbotarrek aisialdia ondo pasatuz emateaz gain, trebetasun eta gaitasun pertsonalak garatzen dituzte. Begoña, Zazpi Kale, Irala, Otxarkoaga, Castaños, Deustu eta Zorrotzako udaltegietan egongo dira Haurgune eta Kideguneak.

Haurgune programa 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat da, astelehenetik eguenera, 17:00etatik 19:30era. Kidegune programa 9 eta 11 urte bitartekoentzat da eta asteburuetan da, hain zuzen, bariku eta zapatuetan, 17:00etatik 18:30ra eta 18:30etik 20:00etara. 
 

Programa bietan ateak irekita daude parte hartu nahi duten ume guztientzat eta, beraz, interesatuta daudenak nahi duten udaltegira joan daitezke, beste barik.


Gazteen Zerbitzuak 12 eta 17 urte bitartekoentzat Gazteguneak antolatu ditu. Gizarte eta Hezkuntza-arloko jarduerak garatzen dituzte gaztetxoek espazio hauetan eta horrela adinkideekin egon daitezke ikasgeletatik kanpo. Jarduera berriak prestatu dituzte edizio honetarako, hain zuzen, gaztetxoen sozializazioa errazteko eta autonomia garatzen laguntzeko,kirol lehiaketak, txangoak, ikastaroak, jokoak, tailerrak eta eurek proposatutako ekintzak edukiko dituzte.
 


Aurreko edizioan Gazteguneetara 51.249 gaztetxo joan ziren. Parte hartzeko ez da inskripziorik egin behar, ezta kuotarik ordaindu behar. Nahi dutenak Gazteguneetara joan daitezke beste barik.