Prentsa Aretoa
Berriak
2011/10/27
Urkullu : “Madrilen, ekimena eta eragiteko gaitasuna izango duen Euzko Abertzaleak Taldea eratzea dugu helburu”
Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak Ekonomia Berria Foroan azaroaren 20ko hauteskundeetarako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako EAJ-PNVren hautagaiak aurkezteko egin den ekitaldian azpimarratu egin du “Madrilen Euzko Abertzaleak taldea izateak duen garrantzia. Jakin badakigu talde hau egon ezean, autogobernuak ez zuela egin duen moduan aurrera egin. Ez genitzakeen Euskadirentzako lortu diren inbertsioak eta diru laguntasunak lortuko. Euzko Abertzaleak taldeak Madrilen defendatu ditu Euskadiren interesak, eta arrakastarekin egin du. Gure helburua argia da. Madrilen, ekimena eta eragiteko gaitasuna izango duen Euzko Abertzaleak taldea eratu nahi dugu”.
Forum Nueva Economía (Intervención de Iñigo Urkullu-ren hitzaldia )
HITZALDIA - 2011/10/27
Urkulluk hiru herrialde historikoetan hauteskunde zerrendetako buruak aurkeztu ditu gaur “gurekin dugu Emilio Olabarria Arabako legebiltzarkidea, berak egingo du azken legegintzaldi honek Euskadirentzat suposatu duenaren inguruko balantzea. Gurekin dago Arantxa Tapia, Gipuzkoako zerrenda-burua. Esan egin dut gure lehentasuna ekonomia dela. Arantxak Euzko Alderdi jeltzaleak defendatzen eta defendatuko duen ekonomia errealari ekingo dio. Eta gurekin dago Josu Erkoreka, Euzko Abertzaleak taldearen bozeramailea, “EAJren eredua” aurkeztuko duena. Planteatzen dugun gizarte eredua, funtzionatzen duen “Gizarte Ongizate Estatua”. Eta, Madrilen “bizi” dugun Euskadiren interesak defendatzeko eredua ere aurkeztuko du”.
Amaitzeko, buru jeltzaleak Euskadik bizi duen une politikoa aipatu nahi izan du. “Konfiantza eta ilusioa dugu, gure Herriarentzat bake eta elkartasun aldi berria bideratu dezagun. Hauxe da gure seme-alabei utzi nahi diegun ondarea. Gure artean dago konponbidea, gure eskuetan. Alderdi politikoak gara garai honek eskatzen digun mailan egon behar dugunak. Euskal erakundeak dira gure Herriarentzako etorkizun estatus berria adostu behar dutenak. Eta euskal gizarteari dagokio hau berrestea. 1975ean hil zen diktadura. Lau urte geroago Euskadik aldi berria ireki zuen Gernikako Estatutua onartzearekin. Iragan den ostegunean ETAk terrorismoaren “behin betiko” amaiera iragarri zuen. Gure helburua da lau urtetan Euskadirentzako bizikidetza eta hazkunderako akordio politiko berria lortzea. Etorkizun berria merezi dugu. Euskadik nahi du eta Euskadik egin dezake”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25