Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/10/27

“Aldi berriari agur egite honek euskal erakundeen elkartzea eta inplikazioa merezi du"

Euzkadi Buru Batzarraren aburuz desegokiak dira eta errealitatetik urrun daude, Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuak datorren larunbaterako Euskadiko Autonomi Erkidegoko udalerri guztietan egitekoak ziren elkarretaratzeak Lehendakariak azkenean ez deitzeko hartu duen erabakiaren ardura, EAJri leporatuz egin dituen adierazpenak.

rss Ezagutzera eman
“Aldi berriari agur egite honek euskal erakundeen elkartzea eta inplikazioa merezi du

ARGAZKIA JAITSI

“Aldi berriari agur egite” honek euskal erakundeen elkartzea eta inplikazioa merezi du, eta ez du merezi zatiketa eragiteko tentaldian erortzeak,  presaka aritzeagatik edo protagonismo goseagatik edo norberarentzako onura bilatzea moduko nahiengatik.

EAJk  oraindik uste du Euskadik  bere osotasunean, elkarturik, bere aniztasunean eta erarik zabalenean adierazi behar duela ETAren amaieragatik sentitzen duen poza, eta gure Herriaren etorkizunaren aurrean dugun itxaropena eta konfiantza.