Prentsa Aretoa
Berriak
2011/10/28
Sestao epe laburrean hasiko da 2012ko Toki Enplegu Plana egiten
Bizkaiko Sestao herriak “epe laburrean” hasiko da 2012ko Toki Enplegu Plana egiten, herriko langabeziari aurre egiteko helburuarekin. Josu Bergara Sestaoko alkate jeltzaleak esan du udalerri honetan langabeziaren kontrako “talka” egitasmoak “gaur egun Lanbidek finantzatzen dituen planak baino helburu handiagoak izango ditu” eta lan orientazio, langabezian dauden pertsonen prestakuntza, kontratazioa, ekintzaileentzako laguntasunak eta sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza hartuko ditu barnean.
"Une honetatik aurrera arduraz beteta egongo garen hilabeteak ditugu eta plan honetan sartuko ditugun estrategia guztiak zehaztu beharko ditugu”, adierazi du Sestaoko alkateak. Bergarak berak gogoratu du Sestao herriak gaur egun duela %23aren inguruko langabezi tasa eta iragarri duenez Sestaoko Udala “kideak bilatzen“ saiatuko da talka egitasmo hau bultzatzeko xedez.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25