Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/10/28

“Aresek bakea ospatzeko baino, argazkitik kanpo zegoen lehendakaria birkokatzeko gogoa izan du”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuari egotzi dio ez duela bakea ospatzeko “animorik” izan, baina bai “argazkitik kanpo” zegoen Lehendakaria birkokatzeko”. Ortuzarrek hitz hauek esan ditu Exekutiboak udaletan ETAren bortxakeriaren amaiera ospatzeko, larunbatean egitekoak ziren deialdiak ez deitzeko hartu duen erabakiaren kariaz. Bere esanetan, Eusko Jaurlaritzak ezin du deialdia “berekoikeri eta baldarkeriaz” kudeatu, gero “errua besteei leporatzeko” .

rss Ezagutzera eman

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrrek baieztatu du Aresek “ez duela egiarik esan gai hau kudeatu den moduaz hitz egin duenean”. “Guk Euskadin zabaltzen den aldi berria agurtzeko deialdia egitekoaz galdetu zitzaigunean, Lehendakaritzari esan genion ados geundela, baina aldi berrirako indar berriak ere deitu behar zirela” azaldu du.

Zentzu honetan gaineratu duenez “ez zuen inolako logikarik, denok prozesuaren irabazle eta garaile aldarrikatzen garen aldi honetan, bereziki bakeak eta askatasunak irabazi duelako, erasoetako biktimekiko solidariotasunean egiten ziren mobilizazioak planteatzen ziren eragozpen eta arazo  berberak izatea”.