Prentsa Aretoa
Berriak
2011/10/28
José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Tenneco-Ermuaren berrikuntza unitate berria inauguratu du
Gaur, Jose Luis Bilbaok unitate berri horren inaugurazioak parte hartu du; haren bidez, taldeak ikerketarako ahalmena indartuko du. Ermuko Automotive Intelligence Center (AIC) erakundearen instalazioetan dago unitatea.
Gaur goizean, José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Tenneco-Ermuaren berrikuntza unitate berria inauguratu du; haren bidez, taldeak ikerketarako ahalmena indartuko du. Ermuko Automotive Intelligence Center (AIC) erakundearen instalazioetan dago unitatea. Ekitaldi horretan azpimarratu du zein garrantzitsua den proiektu hau gure lurraldearen lehiakortasun ekonomikoari eusteko, hori baita foru erakundeak ezarritako oinarrizko helburu bat.
Bizkiako Aldundiaren ordezkari gorenak adierazi du honelako proiektuek zentzu osoa ematen diotela AIC zentroa sortzeko foru ekimenari (bertan, ezagutza, prestakuntza, teknologia eta industria-garapena batzen dira). “Hainbatetan entzun deustazuen filosofiaren, zerbait batzeko zerbait erein behar dala dioan filosofiaren, adibide argi eta garbia da. AICk balio dau barrikuntza indartzeko eta euskarria emoteko gurean diran multinazionalai nahiz Bizkaiko eta Euskadiko enpresa txikianai. Eta oso erabilgarria izaten ari da loturak sortzeko gure mugetatik aparte dagozan beste enpresa batzukaz. AICri esker, leku bat hartzen gabilz gure ekonomiarentzat oso garrantzitsua dan automozino sektorearen mapan. Eta, gainera, balio erantsi bat emonez egiten dau lan hori: ikerketa eta barrikuntza dira balio erantsi hori, eta funtsezkoa da onenakaz lehiatzen jarraitu ahal izateko. Izan be, azken hori, mundu osoan lehiakorrak izatea da, izan be, etorkizunerako gure guraria. Hori da, hain zuzen, gure indarra proiektu honetan”, adierazi du José Luis Bilbaok.
Ahaldun Nagusiak, era berean, AICren funtzionamendu ona nabarmendu du, bai eta abiarazi zenetik eragindako itxaropenak bete direla ere. Ildo horretan, adierazi du une honetan 400 pertsona dabiltzala lanean zentroan, eta etorkizunerako aukera berriak zabaltzen ari direla, esaterako, gaur goizean inauguratutako unitate berria.
Bestalde, azpimarratu du etorkizun-sena eduki behar dela Bizkai lehiakorrago bat lortzeko eta krisialditik ateratzeko laguntzen duten ekimenak sustatzeko. Aldundiak badaki administrazioak barik enpresek sortzen dutela enplegua. Baina, jakitun da administrazioaren esku dagoela esparru egokiak sortzea arauditik eta kudeaketatik lehiakortasun hori lortzeko. Ondoren, adierazi du AIC zentroa adibiderik onena dela erakusteko nola sortzen diren esparru horiek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25