Prentsa Aretoa

Berriak

2011/11/02

Bizkaiko Batzar Nagusiek Estatuko Gobernuari eskatu diote Panda Securityren EREa ez onartzea

Bizkaiko Batzar Nagusiek adierazpen instituzionala onartu berri dute Estatuko Gobernuari Panda Security konpainia informatikoaren EREa ez onartzea eskatzeko, langileak ez kaleratzeko helburua betetzen ez delakoan. Era berean egin du ahal den lanpostu kopururik handiena mantentzeko deia.

Ezagutzera eman

Bizkaiko batzarkide taldeek langile taldearekiko solidariotasuna adierazi dute eta bereziki enplegu erregulazio espedienteak eragiten dituen 128 familiekiko. Zentzu honetan, zuzendaritzari eta langileei eskatu die “elkarrizketa eraikitzailearen bidez, inposaketarik gabe eta borondate onez” azter ditzatela “oraingo egoerari eman ahal zaizkien konponbideak”.

Era berean, ahal den lanpostu kopururik handiena mantentzeko deia egin du Panda Security “euskal sektore informatikoaren ikurrik nagusienetakoak” bere enpresa jarduera jarrai dezala Bizkaiko hiriburuan, Bilbao Bizkaia izena mundu osoan harrotasunez zabalduaz”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!