Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/11/02

Josu Erkoreka udaletako ordezkari jeltzaleekin bildu da

Kongresurako EAJ-PNVren Bizkaiko zerrenda buruaren hitzetan “Euskadiren historia hizki handiekin idatz dezakegun unea bizi dugu orain”, baina “letra txikia” ez ahazteko eskaria ere egin du.

rss Ezagutzera eman

Erkorekak iragarri duenez Euskadiko langabezi tasak “alerta guztiak” pizten ditu, eta zentzu honetan Eusko Jaurlaritzari egotzi dio egoera kudeatzeko “ezgaitasuna”, Enplegurako politika eraginkorren eskumena den “tresna garrantzitsua” izan arren. “Lehoiaren buru ginen eta Patxi Lópezen Gobernuak sagu buztan bilakatzen ari gaitu” gaitzetsi du. Bizkaiko buruak hitz hauek esan zituen ostiralean diputatu eta senatariek udaletako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin izan zen bileran. Topaketa berean elkartu ziren José Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusia eta Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakaria.

Hautagai jeltzaleak deitoratu duenez urteko hirugarren hiruhilekoko datuak “oso kezkagarriak dira Euskadirentzat”  “alerta guztiak pizten dituztelako”. Bere ustetan, “Euskadiren historia hizki handiekin idatz dezakegun unea bizi dugu orain”, baina “letra txikia” ez ahazteko eskaria ere egin du.