Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/02
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak Udalari eskatu dio berehala ken ditzala Rontegi kaleko arrapalako edukiontziak.
Barakaldoko EAJ-PNVk udal ordezkariei eskatu die albait arinen behar besteko aginduak eman ditzatela Rontegi kalean auzoko osasun zentroa egingo den orubearen aurreko atarien aurrean birziklapenerako jarri diren edukinontziak kentzeko.
EAJ-PNVk kale honetako auzokide askoren deiak jaso ditu azken orduotan. “Auzokideek haserre eta kezkatuta deitu digute. Ezin dute ulertu edukinontziak zelan jarri diren gurpildun aulkian doazen pertsonek, erosketa orgak eramateko edo umeen gurditxoak eramateko erabiltzen diren arrapaletan”, esan du Amaia del Campo bozeramaile jeltzaleak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25