Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/11/02

Santurtzik Mirabueno parkea eraberritzeko lanak skate guneko lanekin amaituko ditu

Santurtzik Mirabueno parkearen eraberritze lanak amaituko ditu skate gunea berriztatzeko egingo diren lanekin, berauetan 197.000 euroko kopurua inbertituko direlarik. Udaleko Gobernu Batzordeak asteazkenean onartu zuen Mirabuenoren eraberritzea gauzatzeko bigarren fasea. Lan hauek ekainean hasi ziren lehen faseko lanekin batera egingo dira.

rss Ezagutzera eman
Santurtzik Mirabueno parkea eraberritzeko lanak skate guneko lanekin amaituko ditu

ARGAZKIA JAITSI

Egunotan hasi diren lanen helburua izango da parkeko skate gunea berriztatzea  eta “errealitatera egokitzea”. Lezo Urreiztieta Herrilan eta Zerbitzu arloko zinegotziak azaldu duenez, instalazioak konpontzeaz gain, “aire librean skate praktikatzeko gunea bermatuko da eta horrela herriko kaleak  jarduera horretatik liberatzeko parada ere izango da” .

Ricardo Ituarte alkate jeltzaleak parkera egin den bisitan esan du  aurreikusita dagoela  lanak hiru hilabeteko epean amaitzea eta horrek suposatuko duela “12.000 metrokoadroko skate gunea gozatu ahal izatea”.