Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/11/03

Erkorekak baieztatu duenez EAJk Madrilen egiten duen guztia “Euskaditik egina da, Euskadirentzat eta Euskadiren alde”

Josu Erkoreka EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramailea gaur goizean izan da Bilboko Udal Gobernu taldearekin batera Zubizuri pasabidearen ondoan egin den ekitaldian. Bertan, EAJ-PNVk Madrilen Bizkaiko hiribururako lortu dituen inbertsioak birpasatu dira.

rss Ezagutzera eman
Erkorekak baieztatu duenez EAJk Madrilen egiten duen guztia “Euskaditik egina da, Euskadirentzat eta Euskadiren alde”

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk Bizkaiko zerrenda-buru duen Erkorekak besteak beste gogora ekarri ditu  “epe laburrean,Bilboko kaiak konpontzeko egingo diren lanak”, gaineratu duenez “Madrilen aurrekontuen inguruko akordioen bidez lortu ditugun 11 milioi euroekin egin ahal izango dira”.

Josu Erkorekak azpimarratu du “Madrilen EAJ-PNV moduko alderdia egoteak duen garrantzia”, “alde batetik Euskadin jartzen dugu ahalegin guztia, egiten dugun den-dena Euskaditik egina delako, Euskadirentzat eta Euskadiren alde” eta bestetik “esku guztiak jokatzen ditugu, aldarrikapen abertzaleak eta euskal hiritarrek egunero dituzten larrialdi eta premien ingurukoak”.

EAJren Bizkaiko zerrenda-buruak gaineratu duenez “horregatik, Madrilen Bilboko itsasadarreko kaiak konpontzeko 11 milioi euroak lortu ahal izan ditugu”, “gu  izan ezik, inork ez ditu Madrilen, Euskadiren aldeko ekimen zehatzak planteatzen”, “EAJ-PNV baino ez da euskal interesak Madrilen defendatzen dituenak”.