Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/03
Ondarroako EAJk BILDUk kritikak jasotzeko duen ezgaitasuna salatu du
Ondarroako EAJk salatu egin du BILDUk oposizioaren aldetik bere jardun politikoaren kontra jaso dituen kritikak hartzeko duen ezgaitasuna. Hala ikusi zen Korporazioaren azken Osoko Bilkuran “alkate andreak EAJk bere oposizioa non, nola eta noiz egin behar duen esan nahi izan duenean”. “Harrigarria da, alkate andreak agian pentsatuko du oraindik Institutuan jarraitzen duela eta oposizioko kideak bere ikasleak izateaz gain, adin gabeak garela. Sekula ikusi ez duguna”.
Jeltzaleek Osoko Bilkuran adierazi duten eran “gure adierazpen askatasuna eta ekimen politikoa baliatzen jarraituko dugu, BILDUren aldetik mugarik eta baldintzarik onartu gabe”. Beren ustetan “BILDUk ez du ondo ulertu zein den udal gobernuaren egitekoa, eta are gutxiago mugatu nahi duen oposizioarena”
“Aniztasun politikoak oposizioko alderdi politikoei ematen die sistema demokratikoa bermatzeko egitekoa. Eta sistema demokratiko orotan oposizioari eska dakiokeen egiteko funtsezkoa da gobernu jardueraren kontrola” gaineratu dute.
“Hemen datza, hain zuzen, BILDUk nahi ez duena, alkate andreak berak esan duenez EAJ fiskalizatzera eta kontrolatzera etorri da”. “Hala da, eta gustuko izango ez duen arren, EAJ ondarrutar kopuru handi baten ordezkaria den aldetik, lan horretan jarraituko du egoki jotzen duen une guztietan, eta beti gure herriaren onerako”
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25