Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/03
“EAJren konpromisoak: Enplegua, Euskadiren defentsa, Ongizatea eta bakea”
Gaur Lakua hotelean burutu den azaroaren 20ko Hauteskunde Orokorren konpainiaren hasiera ekitaldian, Bizkaiko hautagaitzaren EAJren zerrenda-buruak adierazi duenez “1918. urtean hasi zen Euzko Alderdi Jeltzalea Madrileko Gorteetan bidea egiten. Ia mende bat pasa da. Orduan eta gaur helburu bera dugu: -Euskadiren alde- egitea. Euskadiren defentsan aritzea. Gure Herria aurrera ateratzea. Bide zuzena eta gardena izan da gurea. Batzuk irizpiderik gabeko ibilbidean galdu dira. Beste batzuk hemendik joan eta han gelditu dira. Gu beti han eta beti hemen. Lana han, etekina hemen. Euskadiren alde, han eta hemen”.
Inicio campaña electoral - Hauteskunde kanpainiaren hasiera (Josu Erkoreka)
HITZALDIA - 2011/11/03
Erkorekaren aburuz, “datozen urte hauek oso garrantzitsuak dira gure etorkizunerako. Arazoak ditugu, bai. Bainan aukerak ere bai. Etorkizun berri bat eraikitzeko aukera dugu. Eta zeregin honetan Euzko Alderdi Jeltzaleak bidea jorratzen eta bidean aurrera egiten badakiela erakutsi du. Aurrera begiratu eta lau erronka gainditzeko konpromisoa hartzen dugu. Lehendabizikoa ENPLEGUA. Hazkunde ekonomikoa eta iraunkorra bultzatuko dugu, Euskadin enplegua sortuko duena. Bigarrena EUSKADIREN DEFENTSA. Zentralismo itsu berri baten aurrean gaude, 30 urte eta gero LOAPA berri baten aurrean gaude. Orduan bezala gure autogobernua eta nortasuna defendatu behar ditugu”.
Hirugarren erronka bezala “ONGIZATEA” azpimarratu du. “Krisi egoera oinarrizko zerbitzu publikoak murrizteko erabiltzen ari dira Espainian. Gure ongizatea mantendu eta hobetu egin behar ditugu, atzerapausorik gabe. Eta laugarrena BAKEA eta NORMALIZAZIOA. Etorkizun berri bat eraiki behar dugu, indarkeria atzean betirako uztiko duena”.
“Hauek dira erronkak. Hauek Euzko Alderdi Jeltzalearen konpromisoak: ENPLEGUA, EUSKADIREN DEFENTSA, ONGIZATEA, BAKEA ETA NORMALIZAZIOA” esanez bukatu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25