Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/03
Urkullu: “Urteetan amestu dugun etorkizun berria lortuko dugu”
“ETAk zentzugabeko indarkeria uztea, hori bai izan dela notizia ona” hau da EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk gaur Gasteizen azaroaren 20ko Hauteskunde Orokorren konpainiaren hasiera ekitaldian azpimarratu duen lehen esaldietariko bat. “Euskadik bakea behar du, eta ez indarkeria. Euskadik etorkizuna behar du, eta ez iragana. Elkarbizitza. Ez istiluak eta liskarrak. 35 urte galdu dituzte noraezean, guk -Euskadiren alde- egin dugun bitartean”.
Inicio campaña electoral - Hauteskunde canpainiaren hasiera (Iñigo Urkullu)
HITZALDIA - 2011/11/03
“Orain, zubia pasa, eta aspaldi egin behar zutena egin behar dutela esaten dute. Bazen garaia. Bainan ongi etorriak. Indarkeriarik gabe, bakean eta demokrazian, Euskadik udaberri berri bat biziko du. Hori da gure konpromisoa. Euskadiren alde, atzo, gaur eta beti” gaineratu du.
Abertzale abertzalearen aburuz, “bakea nahitaezkoa da, baina gaur egun lehentasuna enplegua da. Azken urte honetan langabezia %25ean hazi da Euskadin. Espainian baino hiru aldiz gehiago. Lehenengo Espainian baino hobeto geunden, orain aldiz geroz eta okerrago. Hau da PSE-PP itunaren emaitza. Langabezia gehiago”.
“Behera eta behera goaz Lopez-Basagoiti itunarekin. Eta guri dagokigu, guri bakarrik, egoera honi buelta ematea. Hori da gu guztion zeregina, Euskadiren alde egitea. Euskadi gorako bidean berriro ere jartzea. Euskadi gora begira eta ez behera. Hori da gure zeregina eta ardura” azaldu du.
Urkulluk azaldu du EAJren helburua “Estatus politiko berri bat” dela. “Urte luzeetan, indarkeriaren tunel beltzean egon ondoren, argia ikusi dugu. Argi hori Euskadiren itxaropena da. Eta itxaropen hori ez dugu alde egiten utziko. Herri bat gara. Herri bezala aurrera egin behar dugu. Herriak berak markatuko duen bidea eginez. Nahi dugu eta lortuko dugu. Urteetan amestu dugun etorkizun berria lortuko dugu. Gure esku dago. Gu guztion eskuetan. Euskadi, Nazioa Europan. Gora Euskadi Askatuta!”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25