Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/05
“EAJk autogobernuaren osoko garapena aldarrikatzen du”
Gaur Laudion burutu den ekitaldian EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “EAJ-PNV da hauteskunde orokor hauetan, Euskadi erdigunean jartzen duen alderdi bakarra: Madrilen egiten dugun guzti-guztia, Euskadin pentsatua dago, Euskadirentzat eta Euskadiren alde. Gainera, gu gara bakarrak, gu gara Madrilen esku guztiak jokatzen ditugun bakarrak”.
Intervención Iñigo Urkullu-ren hitzaldia (Laudio)
HITZALDIA - 2011/11/05
Urkulluk azpimarratu du baita EAJk “alde batetik, autogobernuaren osoko garapena aldarrikatzen” duela “Gernikako Estatutuaren osoko betepenarekin, eta Euskadirentzako estatus politiko berrirako proposamena aurkeztuta”.
“Eta bestetik, egunetik egunerakoak ekartzen digunaren alde egiten dugu. Euskadirentzako inbertsioak aldarrikatuta eta eskuratuta. Enplegua eta garapena ekartzen duten inbertsioak. Aberastasuna ekartzen eta sortzen dutenak”. “Herri-gisako eskubideak, eta, hiritarren beharrizanak”.
Buruzagi abertzaleak “bestelako eredu bat” eskaini du. “EAJ eredua, funtzionatzen duena. Eredu honek erakutsi egin du hazi egin ahal dela, enplegua sortu ahal dela, aurrekontu orekatuak baditugu eta zorrotz jokatzen badugu. Eredu honek erakutsi egin du hazkunde demokratikoa eta ongizatea ez direla bateraezinak. Ezinbestekoak dira biak, eta bata besteari lotuta joan behar dute”.
“Eredu honek gastua eta inbertsioak lehenesten ditu, murrizketek ez ditzaten oinarrizko gizarte politikoak ukitu. Hezkuntza, Osasuna, Gizarte Zerbitzuak..... murrizketarik gabe” gaineratu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25