Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/05
“Euzko Alderdi Jeltzalea Nazio eraikuntza da. Eta izango da”
Gaur arratsaldean, jendez gainezka zegoen Getxoko ekitaldian, EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “euskal gizarteak ETA atzean uztea lortzen ari da. Inoiz existitu behar ez zana, atzean utzi eta gainditu. Euskadik bakea nahi du, bakea behar du, bakea merezi du. Herri honek itxaropen berri bat dauka, aurrera begiratzeko, aurrera egiteko. ETA atzean utzi eta elkarbizitza berri bat eraiki. Hori da Herri honen ametsa, nahia eta aldarria. Hori da, Euzko Alderdi Jeltzalearen lehendabiziko helburua”.
Intervención Josu Erkoreka-ren hitzaldia (Getxo)
HITZALDIA - 2011/11/05Intervención de Iñigo Urkullu-ren hitzaldia (Getxo)
HITZALDIA - 2011/11/05
Buruzagiak azpimarratu duenez, “Euzko Alderdi Jeltzaleak ez ditu urte hauek alperrik galdu. Lanean egon gara. Egunean egunea bidea jorratzen. Gure Aberria eraikitzen eta gizarteari aukera berriak eskaintzen. Euzko Alderdi Jeltzalea Nazio eraikuntza da. Eta izango da”.
“Nork dauka orain Euskadirentzako proiektu berri bat? PSE eta PP itunak? EZ. Hauen proiektua karretera hartu eta hemendik laurehun kilometrotara dago, Espainiako bidean. Ezker Abertzaleak proiektua dauka? EZ. Hauen proiektua infernu eta zeruaren artean dago, linboan galduta. Euskadi aurrera egiteko proiektu bakarra dago. Euzko Alderdi Jeltzalearena da”
Josu Erkoreka: “Orain dela mende bat eta orain ere gure helburua berbera da: Euskadiren alde lan egitea”
Diputatuen Kongresurako EAJren Bizkaiko hautagai buru den Josu Erkorekak ekitaldi berdinean azaldu du baita “ibilbide luzea” daramala “EAJak Madrilgo Gorte Nagusietan. 1918. urtean joan ziren lehenengoz, Kongresura eta Senatura, ordezkari jeltzaleak. Ia mende oso bat pasa da harrez gero. Laurogeita hamahiru urte. Denbora asko da. Baina orduan eta gaur, helburu berbera daukagu: “Euskadiren alde” lan egitea; Euskadiren defentsan aritzea. Gure herria aurrera ateratzea”.
“Bide zuzena eta gardena izan da gure. Batzuk kriteriorik gabeko ibilbidean, galdu egin dira. Beste batzuk, berriz, hemendik joan eta bertan gelditu dira.Gu, beti han eta beti hemen. Lana han eta etekina hemen. Euskadiren alde han eta hemen”.
Erkorekak azpimarratu duenez, “batek baino gehiagok uste du gure artean, azaroaren 20ko hauteskundeak, urrutiko hauteskundeak direla guretzat. Eta ez daukatela gurekin zerikusirik. Ba uste dut oker dagozala. Asko da azaroaren 20ko hauteskundeetan jokoan dagoana”.
“Lehengo eta behin, gure herria Madrilen nork ordezkatuko duen erabakiko da. Eta pentsa ze diferentzia dagoen gure ordezkaria bat edo bestea izatean. Pentsa ze diferentea izan daitekeen bai erabaki ekonomikoak bultzatzeko, bai Euskadiren autogobernua defendatzeko, edo bai bakearen bidea zabaltzeko”. “Begiratu eta ikustea baino ez dago batzuen eta besteon jokabidea; batzuk egin dabena eta besteok lortu doguna. Kontuak atara beraz, ze garrantzitsua dan euskaldunontzat azaroaren 20an gertatuko dana”.
Bukatzeko gaineratu duenez, “jende asko dago oraindik zalantzatan dabilena. Baina guk ezin dugu dudarik eduki. Geure esku dago gauzak era batera edo bestera izatea, eta gure esku dago dudatan egon daitezkeen senide eta lagunei zer datorren esplikatzea eta Euskadirentzat hoberena izan daitekeena lortzen laguntzea”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25