Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/11/08

Josu Erkoreka: “Argi utzi nahi dugu politika publikoekin dugun osoko konpromisoa, eta bereziki hezkuntzarekin, osasunarekin eta gizarte zerbitzuekin”

Diputatuen Kongresurako EAJren Bizkaiko hautagai buruak gaur Zorrozan dagoen Lantegi Batuak-en egoitzan adierazi duenez, “argi utzi nahi dugu politika publikoekin dugun osoko konpromisoa, eta bereziki hezkuntzarekin, osasunarekin eta gizarte zerbitzuekin, gizarte garapen eta kohesiorako ezinbesteko tresnak diren aldetik”.

rss Ezagutzera eman
Josu Erkoreka: “Argi utzi nahi dugu politika publikoekin dugun osoko konpromisoa, eta bereziki hezkuntzarekin, osasunarekin eta gizarte zerbitzuekin”

ARGAZKIA JAITSI

Josu Erkorekak gaineratu duenez, “PPk, PSOEk eta Ezker Abertzaleak sinestarazi nahi digute orain, ez dagoela zergak igotzea edo oinarrizko gizarte zerbitzuak murriztea baino beste irtenbiderik. Ematen du txarra eta okerrenaren artean aukeratu behar dugula. Biren artean bat hartzeko aurkezten zaigun aukeraketa doilorra. Baina EAJ-PNVn ez gaude halakorik onartzeko prest. Administrazio Publiko baten buruzagitzan dagoen inor, babes sozialerako sisteman murrizketak egiteko derrigorrean aurkitzen bada – eta guretzat hori guztiz ukaezina da eta izango da administrazioak zuzentzeko orobateko ezgaitasuna duelako”.

Bukatzeko, buruzagi jeltzaleak azpimarratu duenez “euskal hiritarroi dagokiguna nahi dugu, hau da, pentsio sistemen transferentzia ekartzea. Pentsionisten erosteko ahalmena bermatu nahi dugulako, oraingoa moduko egoera latzean ere. Krisialdiek, murrizketek eta egoera okerrek pentsiodunei ez eragitea nahi dugulako. Alargun dauden emakume eta gizonei eta aurre-jubilatueu, dagokiena eta espainiar legeriak ukatzen diena eman nahi diegulako. Aseguru sozialen erregimen ekonomikoa bertotik kudeatuta baino ezin izango ditugu bertoko arazoak eta bertoko pertsonentzako kontuak konpondu”.