Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/09
Erkorekak estatuko gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari Neutroi iturrirako 180 euroak efektibo egiteko ahalegina eskatu die
Josu Erkoreka EAJ-PNVk Kongresurako aurkezten duen Bizkaiko zerrenda buruak estatuko gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die Bilbon “lehen mailako zientzia gunea” sortzeko hitzartu ziren 180 milioiak efektibo egiteko ahalegina egin dezaten, Bizkaiko hiriburua “ikerkuntza munduko mapan” ikusgai egon dadin partikulen euskal azeleragailua EBko espalazio bidezko neutroi iturriaren egitasmoa elkar lotuta.
Bilbon bertan ospatu den ekitaldian, hautagai jeltzaleak deitoratu egin du Bilbo aukeratua ez izana EBk bultzatu zuen Espalazio bidezko Neutroi Iturrirako kokapen gisa. Erkorekak azpimarratu duenez “orduan ere, Gobernu zentralak egin beharko zukeen lan diplomatikoak huts egin zuelako”.
Erkorekak azpimarratu duenez, bere alderdiak lortu zuen Diputatuen Kongresuak “Gobernua Bilboko egitasmoa egitera derrigortzea”. Partikulen azeleragailua bultzatzea lortu zen Lund-eko europar egitasmoak aurrera egin ezean ere balioko zuena, eta “ Estatuko zein Euskadiko gobernuen konpromisoa lortu genuen, Bilbon partikulen azeleragailua egiteko egitasmoan 180 milioi euro inbertitzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25