Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/09
Abantoko 565 bizilagun toki informazioa sms eta e-mezu bidez jasotzen dute
2011ko apirilean inauguratu da eta mezu bidezko Informazio Zerbitzu honen bidez Udalak 54 SMS eta 42 e-mezu bidali dizkie orain arte izena eman duten 565 pertsonei
SMS eta E-mezu bidezko informazio zerbitzua martxan jarri zuten 2011ko apirilean, hiritargoarekiko komunikazio arin eta eraginkorra egokitzeko eta udal web orrialdean ematen den informazioaren osagarri izateko.
Helburua da bizilagunei udal arlo ezberdinek sustatutako jarduera eta zerbitzuen inguruko informazioa eta hiritarrentzako intereseko jotzen dituzten albisteen berri ematea. SMSak gai ezberdinen inguruan informatzeko ohar laburrak dira eta informazioa zabaltzeko iturriaren berri ematen dute (udalaren web orrialdea eta harremanetarako telefonoa).
Urrirako, 565 ziren zerbitzu honetan izena eman zuten pertsonak. Pertsona hauek 15 gai ezberdinen artean eta hizkuntza (euskara edo gaztelania) aukeratu ahal izan dute. Zerbitzua “nahierara” eskaintzen da eta hiritarrak berak aukeratzen ditu edukiak.
Erabiltzaileek gehien nahi dituzten gaien artean daude enplegua, sustapen ekonomikoa eta merkataritza, kultura, oharrak, lan eta zerbitzuak eta Hirigintza eta Etxebizitza.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












