Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/11/09

Urkullu: “Euskadiren alde egitea gure esku dago.”

Basauri Solabarria Plazan gaur EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “ez gaituzte isilduko. Indarra eta kemena gure barnean dago. Euskadiren alde egitea gure esku dago. Hamaika egun dauzkagu. Hamaika egun lana egiteko. Hamaika lagun gureganatzeko.Hamaika egun Euskadiren alde egiteko. Hamaika egun irabazteko. Euskadirentzako etorkizun berri bat irabazteko”.

rss Ezagutzera eman

Urkulluk gaineratu duenez, “PP eta PSOE nahi eta ezin ari dira. Kanpoan utzi nahi gaituzte. Isildu nahi gaituzte. Ezabatu nahi gaituzte. Baina, gurekin ezingo dute. Gurekin jai dute!. Nazio bat gara!. Proiektu bat dugu: Euskadi, Nazioa Europan. Proiektu bat dugu eta aurrera aterako dugu. Hori da “Euskadiren alde” egitea”.

Bukatzeko azpimarratu du baita “sozialistak eta popularrak, hemen bezala bion mesederako elkar muxuka. Aste luze batetan ez dugu besterik izan telebistan. Rajoy gora eta Rubalcaba behera.Eta zertarako? Elkar-laguntzeko. Bion artean bion mesedetan. Ez dute lotsarik.  Hemen bezala helburu jakin batekin elkartzen dira.  Gaur ni eta bihar zu. Hori da beraien programa bakarra. Hori da beraien helburua. ta beste guztiak... kale gorrira!”.