Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/11/11

Amaia del Campo: “Solidarioena zatekeen tasak izoztea”

Barakaldoko EAJ-PNVk esan duenez, “ez da bidezkoa” asteazkenean osoko bilkuran onartu zuen zerga igoera nozitu behar izatea, “benetan solidarioa litzatekeena izoztea izango baitzen”, barakaldoarrek “nahikoa sufritzen dute jada, oraingo krisi ekonomikoarekin”.

rss Ezagutzera eman
Amaia del Campo: “Solidarioena zatekeen tasak izoztea”

ARGAZKIA JAITSI

Amaia del Campo bozeramaile jeltzaleak deitoratu duenez, “ gaurtik aurrera, Barakaldoko bizilagunek zerga handiagoak ordaindu beharko dizkiogu Udalari”, “PSE, Bildu eta Barakaldoko Ezkerrak (Ezker Anitza)  gure auzokoek Eguneko Zentroan, etxebizitza komunitarioan, etxez etxeko zerbitzuan, kultur etxeetako jardueran, plusbalioan, zabor eta garabian, udal dokumentutan eta Udaltzaingoaren esku hartzetan gehiago ordaintzea erabaki dutelako”.

Del Campok azaldu duenez, EAJk “hasieratik proposatu du udal zergen izoztea” eta “ hobekuntza batzuk planteatu ditu hobaritan, Barakaldoko familiei laguntzeko eta gure hirian enplegua sortzea ahalbidetzeko, krisiak gogor jo baitu Barakaldoko hainbat etxetan”.  

EAJ-PNVren proposamenak

EAJ-PNVk 20 ekimen aurkeztu ditu eta bertan enpresa eta autonomoei  epe mugagabeko lanpostuak sortzeagatik ematen zaizkizn hobariak handitzea proposatzeko, etxebizitzetan lanak egiteko hobariak, negozio berriak irekitzeko pizgarriak, sarreren araberako hobariak eta zergen izoztea. 

Del Campok deitoratu duenez, 20 ekimenetatik “bi baino ez dira onartu izan”, batean proposatzen zen KBus garraioko tarifak izoztea “ PSEk % 6,5 igotzeko egin duen planteamenduaren aurrean” eta beste batean planteatzen zuten  OHZren izoztea “ merkatarientzako % 8,3ko eta partikularrentzako % 2,5eko igoeraren aurrean”.