Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/13
Urkullu: “EAJk ez du Euskadirentzako aldi berrirako dugun aukera galtzen utziko”
Gaur Bermeoko Artza frontoian burutu den ekitaldi politikoan, EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “EAJ-k ez du Euskadirentzako aldi berrirako dugun aukera galtzen utziko. Gure esku dagoen eta gure eskuetan dugun guztia jarriko dugu, era guztietako akordioak ahalbidetuko ditugu, Euskadiren bigarren trantsizioa izango den honetan”.
Intervención Josu Erkoreka-ren hitzaldia (Bermeo)
HITZALDIA - 2011/11/13Intervención Iñigo Urkullu-ren hitzaldia (Bermeo)
HITZALDIA - 2011/11/13
“Eta gero esango dute, ez dagoela inolako gatazka politikorik. Rajoyk jaso du Yolanda Barcinak jaurti dion eskularrua; eta orain dio, Legez eta Konstituzioaren bidez eragotziko duela Nafarroa Euskadin sartzea. Ez al da hori gatazka politikoa dagoelako seinale? Jarrera antidemokratikoa da eta erakutsi egiten du beldurra diotela gizartearen borondateari. Eta, batez ere, Espainia deitzen den proiektu horrekiko konfiantza eskasa dutela. Zelaiari ezin zaio aterik jarri. Ezin dira aberri sentimenduak arautu. Nafarroa, nafarrek nahi dutena izango da” gaineratu du.
Josu Erkoreka
Josu Erkorekak bere jaioterrian azaldu duenez, “orain etxean gagoz baina laster hasiko da barriro kosterie. Eta gure señeroak, beti lez, Madrilera joan behar garala dino barriro. Beharrean. Horregatik elkartu gara gaur hemen. Zeuei esateko, gu listo gauzela Madrilera osterabe joateko. Euskadi aurrera aterateko. Geure aberria askatzeko”.
“Gure programea idatzita dago. Hemen dago. “Euskadiren alde” dauka titulua. Hemen daukat. Leku guztietara daroat neugaz. Euskadin eta Euskadirentzat eginda dagoen programa bakarra dalako. Bakarra. Aurrera egiteko programa da. Gogoz gaude erronka berriei aurre egiteko. Lau erronka markatu ditugu. Eta hauei aurre egingo diegu. Hasteko eta behin enplegua. Hazkunde jasangarria eta iraunkorra. Benetako politika ekonomiko bat. Enplegua sortuko duena. Gaur egun ez dagoena, ez Espainian eta are gutxiago ere hemen Euskadin. Bigarrena. Euskadiren interesak defendatu. Zergatik? Zentralismo berri baten usainean gaudelako”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25