Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/15
Erkoreka: “EAJ da aurrekontuetan oreka mantentzea eta zorretan ez sartzea”
Gaur Bilboko Domine hotelean burutu den enpresarien arteko topaketan, EAJren Bizkaiko Diputatuen Kongresurako hautagai buru den Josu Erkorekak azaldu duenez, “Euzko Alderdi Jeltzalea zorroztasunez kudeatzea da, gauzak seriotasunez egitea, eta gauzak aldez aurretik pentsatzea. Aurrekontuetan oreka mantentzea eta zorretan ez sartzea, ez bada, kontu handiz eta emaitzak ekarriko dizkigun inbertsioak egiteko”.
Intervención Josu Erkoreka-ren hitzaldia (Hotel Domine)
HITZALDIA - 2011/11/15
“Ekonomia konpetitiborako politika industriala proposatzen dugu; gizartearen zerbitzura dagoen finantza sistema sendoa; ekonomiaren eta aurrekontuen egonkortasuna. Europar gobernantza indartsua, eta enplegua sortzea ahalbidetuko duen lan harremanen euskal sistema propioa” gaineratu du.
Ekitaldian izan dira, besteak beste, EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkullu; Jose Antonio Ardanza Euskalteleko zuzendaria; Bizkaiko Ahaldun Nagusi den Jose Luis Bilbao; Confebaskeko presidente den Miguel Angel Lujua; IDOMeko presidente Fernando Qurejeta edo/eta EUDELeko presidente den Ibone Bengoetxea.
Buruzagi abertzalearen aburuz, “gaur, inoiz baino gehiago behar dugu mailegu, banku eta aseguruen transferentzia Euskadira ekartzea. Eskumen honek tresnak emango dizkigu gure finantza marko propioa eratzeko, Euskadiren garapenari erantzuteko. Euskadiko kutxen kasuan, argi eta garbi geratu da, kutxek behar besteko sendotasuna badutela, finantza sistemaren krisialdi egoera honetan”.
“Horregatik ba, EAJren aldetik, lan harremanetarako euskal markoa aldarrikatzen dugu. Gure marko propioa; ardura, enpresa eta langileei emango diena; etengabeko prestakuntzaren eta lanpostuen egonkortasunaren alde egingo duena. Enpresek behar besteko tresnak eta malgutasuna izan behar dute, euren produktu eta zerbitzuen eskariari egokitzeko”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25