Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/16
Zamudioko hiritarrek cd batean bildu dituzte eskualdeko abestiak
Zamudioko auzo-lagunek Natxo de Felipe, Mikel Markez, Antxon Lasa, Amaia Zubiria eta Mikel Urdangarin musikari ezagunen parte hartzearekin editatu dute udalerriko abestiekin osatutako cd-a. 17 abesti bildu dira Zamudio, lehen orain eta beti izenburuko lanean. Musika cd hau Zamudioko udalak sustatu eta editatu du.
Zamudio, lehen orain eta beti diska Xabier Aburruzaga musikariak produzitu du eta eskualdeko abesti tradizionalen moldaketa eguneratua biltzen da bertan. Egitasmoaren punturik nagusienetakoa izan da hasiera-hasieratik herrikideek parte hartu dutela, eta lanean izan dira herriko hainbat elkarte, besteak bete Zamudioko Kamara Korala eta Gazte Elai Txistu Taldea. Horrez gain, berrogei umek osatutako ahots zurien abesbatzak ere parte hartu du. Bilduman 15 abesti tradizional eskaintzen dira eta Aburruzagaren bi abesti berri. CD hau zamudiotarrei doan eskainiko zaie eta salgai jarriko da Durangoko Azokan.
Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












