Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/16
Urkullu: “Gu abertzale osoak gara. Han eta hemen. Atzo, gaur eta bihar”
Jendez gainezka egon den eta Barakaldon burutu den gaur arratsaldeko ekitaldi politikoan EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk azpimarratu duenez, “igandean ditugu hauteskundeak. Batzuen begirada Madrilera zuzenduta dago. Moncloara. Guk begirada hementxe bertan dugu. Guk Barakaldoko langabezi tasari begiratzen diogu. Babcock Wilcox-en desagertzeari, Naval-ari. Guk Ezkerraldeari begiratzen diogu”.
Intervención Josu Erkoreka-ren hitzaldia (Barakaldo.)
HITZALDIA - 2011/11/16Intervención Iñigo Urkullu-ren hitzaldia (Barakaldo)
HITZALDIA - 2011/11/16
“PP alderdiak gehiengo absolutoa nahi du. Ez du Euskadirentzako programarik, ezta proposamenik ere“ gaineratu du. Urkulluren aburuz baita, “sozialistek botoa eskatzen dute hondamendian ez erortzeko. Hartuko duten kolpeak ez dezan Rubalcaba hondoratu. Hori da beraien helburu bakarra. Euskadiren inguruan hitz erdirik ez”.
“Eta ezker abertzalea... hauek -aldizkako diputatuak- izan nahi dute. Gaur Madrilera bai... bihar ez... etzi ere ez... hurrengoan akaso... Hori da -ezker abertzalea-... -aldizkako abertzalea-”.
“Gu, Madrilera goaz. Gure burua Madrilen dago jada, lanean ari gara. Gu abertzale osoak gara. Han eta hemen. Atzo, gaur eta bihar. Abertzale osoak. Goitik behera!” esanez amaitu du.
Erkoreka: “Urteotan erakutsi dugu. Euskadik egin dezake”
Bestalde, EAJren Bizkaiko Diputatuen Kongresurako hautagai buruak, Josu Erkorekak, Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren hauteskunde egitasmoan Euskadi hitza behin ere ez dela agertzen salatu du. Era berean, azpimarratu du baita “EAJ ereduak funtzionatu” egiten duela. “Urteotan erakutsi dugu. Euskadik egin dezake. Krisialditik irten. Industriari lagundu. Enplegua sortu. Talentua bertan mantendu eta erakarri. Gure enpresari eta autonomoei bultzada eman. Ekonomian eta aurrekontuetan behar dugun egonkortasuna lortu. Oinarrizko gizarte zerbitzuen murrizketak eragotzi. Birzentralizatzeko saiakerak eta -denentzako kafea- eragotzi”.
“Eta gainera, Euskadi garai berrien mailara egon daiteke. Euskadirentzako estatus politiko berrirako proposamena dugu. Itun politikoa. Akordio instituzionala. Eta 2015ean, euskal gizartearen berrespena eta babesa” gaineratu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25