Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/11/17

Urkullu: “Orain arte ezagutu dugun Europar Batasuna ez dugu berriz ikusiko”

Gaur arratsaldean, Sabino Arana Fundazioaren GOAZ Museum-ean izan den mintegian, Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak azpimarratu nahi izan du Europa “etorkizuna duen egitasmoa” dela, eta europar integraziorako prozesuak “zerikusi handia izan du gaur Euskadik bake itxaropena izateko aukerarekin. Europar Batasunak ere ekarri digu bakea Euskadira”.

rss Ezagutzera eman
Urkullu: “Orain arte ezagutu dugun Europar Batasuna ez dugu berriz ikusiko”

ARGAZKIA JAITSI

Urkulluk era berean azpimarratu duenez, susmo bat dago “maila globalean ditugun garapen erronkei aurre egiteko modua aztertu eta eguneratu beharra dugula. Txirotasuna eta munduko egoera hau jasanezin eta eskandalagarri iruditzen zaigulako abiapuntua hartuta, gizateriak behar du denon artean errealitate jasanezin honen  diagnostikoan eta konpontzeko neurrietan asmatzen hastea. Izugarria da txirotasunaren eta honek bere dimentsio guztietan dakartzan ondorioen  giza-kostea”.

Amaitzeko berretsi du “Europar Batasunerako prozesuarekin” duen konpromisoa. “Orain arte ezagutu izan dugun Europar Batasuna ez  dugu berriz ikusiko”. “Europak atzera ala aurrera egin beharko du. Eta konbentzituta nago bizi dugun krisialdi honetan Europar Batasuna aukera bilakatuko dela. Konturatu gara zama ikaragarriak dakartzala “erdizkako” Europa honek. Jabetu gara oraingo Europak erronka handiei aurre egiteko duen baliabide eta jarduteko aukera eskasak dituela. Eta uste dut konponbide bakarra dela pentsatzea eta  aurrera egitea. Gauden moduan geratzea edo ibilitakoan atzera egitea  gure kontinenteak bizi izan duen bake eta aberastasun aldi honen amaiera izango litzateke”.