Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/18
Iñigo Urkullu: “Gu, geurera! Eta gurea, Euskadi da! Gu, Euskadiren interesak defendatzera!”
Gaur Bilboko La Casilla pabiloian burutu den hauteskunde-amaiera ekitaldian EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “ez batzuk ezta besteak ere. Ez Euskadi ahaztu eta burua Madril-en besterik ez duten horiek. Ezta 34 urte hauek zaramara bota dituztenak ere. Euskadi eta gure Erakundeak gutxietsi dituzte. Gure kaleak sufrimendu eta minez bete dituzte. Ez galdu, ez nahasi. Gu, geurera! Eta gurea, Euskadi da! Gu, Euskadiren interesak defendatzera!”.
Intervención Iñigo Urkullu-ren hitzaldia (La Casilla)
HITZALDIA - 2011/11/18Intervención Josu Erkoreka-ren hitzaldia (La Casilla)
HITZALDIA - 2011/11/18
Jendez gainezka izan den ekitaldian, Urkulluk azaldu du baita “hori da guri dagokiguna. Horretarako jaio ginen. Katea ez da eten eta ez da etengo. 1918.ean Euzko Alderdi Jeltzalea-k lehen ordezkaria izan zuen Madril-en. 1936.ean Jose Antonio Agirre-ren eskutik lehen Estatutoa lortu genuen.1977.ean Ajuriagerra-ren agindua jarraituz, gure Alderdia Madril-era itzuli zen”.
“Orduan -Indarra, Eragilla (gaur Eraginkortasuna) eta Zintzotasuna- genion. Asko lortu dugu Euskadiren alde. Asko. Hemen daude gurekin, Josu, José Ramón, Emilio, Aitor, Iñaki, Pedro, Joseba, Lorea baita Joseba Zubia Zuen lana emankorra izan da. Oso legegintzaldi distiratsua izan da. Euskadi-rentzako emaitzak izan dituena. Egonkortasuna ekonomiaren eta politikaren egoerari aurre egin ahal izateko. Egonkortasuna aldi berri baterako denpora irabazteko. Zorionak eta eskerrik asko! Eskerrik asko! EAJ fidagarria da!”.
Emilio Olabarria: “Gurekin, Arabak egingo du, Euskadik egingo du"
Emilio Olabarria EAJ-PNVk aurkezten duen Arabar zerrenda buruak azpimarratu duenez “Euzko Alderdi Jeltzalea da Madrilen Arabaren eta Euskadiren ahots bakarra. Bakarra. Horrela izan zen iraganean. Eta, horrela izango da etorkizunean ere. Gu geu, guk bakarrik. Eta gurekin, Arabak egingo du, Euskadik egingo du. Guk erakutsi egin dugu”.
Josu Erkoreka: “Boto eraginkor bakarra da Euzko Alderdi Jeltzalea”
Josu Erkoreka, Bizkaiko zerrenda buruak hunkituta adierazi du Euskadi goitik behera ibili duela, esperientzia bat, lan bat eta emaitza bat aurkeztuz. Gaineratu du baita “aurpegi gogorra eduki behar da, euskal hiritarrei, krisialdi ekonomiko latz honetan, 1.265 milioi euro eta 18 eskumen berri hondakinak, birrinak direla esateko. Eurak bai, eurak bai konformatzen direla birrinekin. Eta gogoratu, denak batera jarri arren, birrinek ez dute ogia egiten”.
Arantxa Tapiak gazteei eskaini die EAJ-PNVren eredua
Arantxa Tapia, Kongresurako EAJ-PNVren Gipuzkoarako zerrenda buruak gazteei zuzendu die bere mezua, Euskadik krisialditik egin dezakeela adierazteko “Euskadik enplegua sor dezake. Euskadik iraganeko erronkak gainditu ditu. Euskadik etorkizun hobea izan dezake.Gure ibilbidea, gure eredua, gure indar guztia eta energia eskaintzen dizuegu. Parte hartzea eskatzen dizuegu. Euskadirekiko dugun konpromisoan bat egitea eskatzen dizuegu”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25