Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/11/19

Erkorekak “hausnaketa eguna” igaro du Kolitzan semeekin eta Balmasedako Mendi Taldearekin

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresurako Bizkaiko zerrenda buruak bere zaletasunik handienetakoa aukeratu du, hausnarketa egun hau igarotzeko, hau da, mendira igotzea.

rss Ezagutzera eman

Jokin eta Alex semeekin eta Balmaseda Mendi Taldeko kide eta lagunekin, hausnarketa egunari eman dio hasiera, Balmasedako Severino Deunaren elizaren aurrean

Handik aurrera, taldea Kolitza mendia igotzen hasi da, Euskadiko tontor garaienetakoa, eta  Josu Erkorekak berak aitortu bezala orain arte bisitatu ez duen mendi bozinero bakarra.

Igoerari ekin baino lehenago, Balmasedaraino hurbildu diren komunikabideetako profesionalekin izandako hizketaldian esan duenez “lan eta tentsioz betetako egunen ondoren”  mendi bozinero hau  aukeratu du“ goiz on bat igarotzeko eta biharkorako prest egoteko”; Erkorekak berak esan duenez “gogor etorriko da eguna tentsio aldetik”.

Josu Erkorekak baieztatu du “itxaropentsu” dagoela eta “indartsu” biharko egunekoari ekiteko, eta Balmasedako mendi taldeko lagunei eskertu nahi izan die “urteotan izan dudan zorretako bat” ordaintzen laguntzen diotelako.