Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/23
Euskaldunek, catalunyarrek, eskoziarrek eta flandiarrek Kontzertua defendatu dute Bruselan, defizitari aurre egiteko arma gisa
Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak, Ramon Tremosa Convergencia-koak, Oriol Junqueras Catalunyako Ezquerra Republicana-ko presidente eta eurolegebiltzarkideak, Iniciativa Per Catalunya-ko Raul Romevak; Flandriako Bloke nazionalistako Frieda Brepoels-ek eta Alyn Smith Eskoziako Alderdi Nazionaleko kideak elkarrekin zuzenketa bloke bat aurkeztu dituzte Euskal Kontzertu Ekonomikoaren filosofia eta zerga arloko federalismoaren printzipioa defendatzeko xedez, europar erregioetan defizita eta zergen iruzurraren kontrako tresna direlakoan.
Zuzenketa hauen helburua da euro-ganberak Europar fiskalitatearen egoeraren inguruan egiten duen urteko txostenean ideia hauek guztiak islatuta geratzea. Ekimen hauekin batera, Flandria eta Eskozia moduko erregioek Belgikako erregioetarako eta Bretainia Handiko erresumetarako federalismo fiskala aldarrikatzeko ekimenak egiten ari dira; aldi berean ere Catalunyako Generalitat-a kanpaina egiten ari da Printzerriari Euskadikoa moduko estatus fiskala emateko ituna negoziatzeko.
Izaskun Bilbaok zuzenketa hauek aurkeztean azaldu duenez “albiste ona da Eskozia, Flandria, Catalunya eta Euskadi europar erregiotako eurolegebiltzarkideek Europar Legebiltzarrean Euskal Autonomi Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa moduko sistemak defendatzeko ekimen zehatzak egitea, Kontzertua erreferentziazko erregio eredua baita Europarentzat”.
Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












