Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/25
Galdamesek doako autobusa jarri du nagusiak osagilearenera eramateko
Galdameseko Udalak doako garraio zerbitzua jarri berri du Enkarterrietako udalerriko auzolagunak osagilearen kontsultara hurbiltzeko.
9 eserlekuko ibilgailua da eta erabilera esklusiboa izango dute Galdames herriko jubilatuek eta mugitzeko arazoak dituzten pertsonek
Udalak martxan jarri duen zerbitzu berri honen helburua da nagusiei osagilearen kontsultara bidea erraztea eta auzokideek beraiek eginiko eskaerari erantzuten zaio.
Galdames herrian auzoak oso sakabanatuta daude eta beraz, garraiobide honek nagusien bizitza kalitatea hobetuko du auzoak ere komunikatuko ditu eta Kepa Deuna eta Esteban Deuna auzoetan jarritako osagile-kontsultekin.
Garraiobide hau urrian hasi zen martxan eta zerbitzua eskatzen duten pertsonak hartzeko ordutegia goizeko 10:30ean hasten da. Galdameseko udalak telefono zenbaki bat jarri du zerbitzua erabili nahi duenak zerbitzua eskatzerik izan dezan.
Astelehen, asteazken eta ostiraletan, garraio zerbitzua Kepa Deunako kontsultara egiten da, hau da, Udaletxeko behealdean, eta astearte eta ostegunetan Esteban Deuna auzoan dagoen kontsultara. Esteban.
Lehen une hauetan, zerbitzua mugatua den arren, Galdameseko udalak zabaltzeko asmoa badu eskariaren arabera, eta Kepa Deuneko eguneko zentroa martxan jartzen denean.
Nabarmenak...
ARTEA
2026/06/29
BERRIA
2026/06/28
PORTUGALETE
2026/06/28
AMOREBIETA-ETXANO
2026/06/25
ZIERBENA
2026/06/25
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












