Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/27
Urkullu: “Euskadiko lehen alderdia gara. Eta izaten jarraituko dugu”
Gaur Sukarrietan burutu den Sabino Aranaren heriotzaren 116. urteurrenean, EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “garai berri baten atarian gaude. Bake garaia. Elkarbizitzarako garaia. Hau da gure lehen erronka. Gure gizartearen aldarria. Oinarri honekin, mundu berri bat zabaltzen zaigu. Gure helburua argi eta garbi erakutsi dugu: Euskadi, Nazioa Europan. Hau da lantzen ari garen proiektua. Hau da garatuko duguna. Hau da lortu behar duguna euzkotarren aberria, Euzkadi dala egiaztatzeko!.
Intervención Iñigo Urkullu (Sukarrieta)
HITZALDIA - 2011/11/27
Urkulluren aburuz, “Euskadi-k aldi berriari ekingo dio orain. 1977. urte hartan, munduko herririk garatuenetako bat izatera eraman gaituen prozesua lideratu genuen. Herri bat, non ongizatea, garapena eta elkartasuna eskutik doazen. Eredu batean oinarritutako herria, EAJ eredua. Gaur, trantsizio berrirako bidea hasiko dugu. Aldi berria, oinarri handi batetik abiatzen dena: Bakea ez da amestutako helburua, lantzen ari garen errealitatea da. Aldi berri honetan ez dago inorentzako...edo ezertarako aitzakiarik. Bortxakeria ez da oztopo, eta pentsamolde guztien parte-hartzea ere ez. 34 urte hauetan, ez, dira sekula, baldintza hauek biak aldi berean eman. Horregatik, aldi berriaz mintzatu ahal gara”.
“Aldi berri honetan, den-dena izan behar da egingarria. Aldi berri honetan, ideia guztiak defendagarriak izateaz gain, gauzatzeko aukera ere egon daiteke, behar besteko babesa izan ezkero. Eta, gaurko honetan, Euzko Alderdi Jeltzalea prest dago aldi berri hau lideratzeko. Euskadiko lehen alderdia gara. Eta izaten jarraituko dugu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eta, Nafarroan ere izan nahi dugu, zergatik ez?... Geroa Bai-rekin lortuko dugu. Eta, Iparraldean ere badugu hazteko aukera, abertzaletasunaren erreferentzia ez ezik, politikarena ere izan ahal garelako”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25