Prentsa Aretoa
Berriak
2011/11/29
Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmen bana sinatu du bost udalekin beren errepideetan hobekuntzak egiteko
Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmen bana sinatu du bost udalekin, beren errepideetan hobekuntzak egiteko. Horren arabera, segurtasuna, ikuspena eta zirkulazio-baldintzak hobetzeko lanak egingo dira honako udalerri hauetan: Güeñes, Markina-Xemein, Morga, Ugao-Miraballes eta Zeanuri. Lanen kostu osoa 2,9 milioi euro izango da.
Güeñesen, esaterako, espaloiak egin ahal izango dira eta Artxubeko zeharbideko maldari eutsi (900.000 euro). Markina-Xemeinen, zubi berri bat egingo da Artibai ibaiaren gainean, herrirako sarbidea hobetzeko (550.000 euro). Morgako lanei esker (50.000 euro), murriztu egin ahal izango da herritik pasatzen diren ibilgailuen abiadura, eta horrek hobetu egingo du errepide horren segurtasuna, bai oinezkoentzat, bai gidarientzat. Ugao-Miraballesen, berriz, herriko sarbideak hobetu, eta trenbidearen azpiko igarobidea hobetuko dute, Barren kalean, Aldundiarekin sinaturiko hitzarmenari esker; izan ere, milioi bat euroko ekarpena egingo du Aldundiak, proiektu hori gauzatzeko. Zeanurin, azkenik, BI-3530 errepideko 700 metroko tarte batean egingo dira lanak: oinezkoen segurtasuna hobetuko da, jendea sarri ibili arren zirkulazioaren aurrean babesik gabe pasatzen diren tarte horretan.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25