Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/11/29

EAJ-PNVk legebiltzarrerako hauteskundeetan orain arteko emaitzak hobetu nahi ditu, PSE-EE eta Amaiurren kontrako “borroka hirukoitza” izan arren

Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJ-PNVren lehendakariak baieztatu duenez, talde jeltzaleak hurrengo hauteskunde autonomikoetan orain arteko emaitzak hobetzea planteatzen du, bakoitza bere esparruan baina PSE-EE, PP eta Amaiurren kontrako borroka hirukoitza izango den arren.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk legebiltzarrerako hauteskundeetan orain arteko emaitzak hobetu nahi ditu, PSE-EE eta Amaiurren kontrako “borroka hirukoitza” izan arren

ARGAZKIA JAITSI

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek zehaztu du EAJ-PNVk borroka hirukoitza mantendu behar izan duela eta  borroka hau ezberdina izan dela herrialde bakoitzean: “hauetako bat PSE-EEren kontrakoa izan da Bizkaia eta Gipuzkoako hiriguneetan, Amaiurren kontrako beste bat nekazal gune eta euskaldunagoetan, eta PPren kontrako borroka Bilbo, Getxo eta Gasteiz moduko hiriguneetan”. “Hain esparru konplexuan, hiru talde hauei aurre egin behar izatearekin, eta esparru guztietan hautesleak jokoan genituela kontuan harturik, uste dut nahiko ondo irten garela”, azaldu du.

Beste aldetik ere, Bizkaiko EAJ-PNVren lehendakariak uste du Araban EAJk aurrekontuen aldeko botoa eman dezakeela, “logikoena” baita PPk Bizkaiko kontu publikoei eman dien babesa kontuan harturik. Gaineratu duenez, Gipuzkoan aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu zaie eta gaitz ikusten dute Gipuzkoako Aldundiarekin adostea, koalizioa “harrotuta” dagoelako .

Bizkaian bertan, sozialistekin aurrekontuen inguruan izan diren elkarrizketak ere aipatu ditu. Azaldu duenez, “kontadorea ezin zen hutsean jarri” hauteskunde autonomikoetan “EAJ infernuko zulora bidaltzeko apustua egin zuenean, hau da, lehendakaritza kendu eta PPrekin hitzartzea”. “Gauzak oker datozkizunean, dantzaldi erdian bikotez aldatzea zaila izan ohi da eta ezetza eman ahal dizute”, azaldu du.