Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/12/14

Arratiak trukerako merkatua zabaldu du

Mankomunitateak bigarren eskuko produktuak trukatzeko,alokatzeko eta saltzeko web gunea diseinatu du.

rss Ezagutzera eman
Arratiak trukerako merkatua zabaldu du

ARGAZKIA JAITSI

Gauza baten biziraupen erabilgarria luzatzeak hondakinak murrizten lagundu ez ezik , dirua aurrezten laguntzen du, eta horiek dira Arratiako Mankomunitateak  kontuan hartu dituenak Arratia 2011ko hondakinen prebentziorako kanpainaren barruan egin duen  arratiatruke.org. diseinatzerako orduan. Web atari honek gauzak trukatzea ahalbidetzen du, bigarren eskuko gaiak saldu ahal dira eta bidaideak aurkitzeko aukera ere ematen du. Web guneak hainbat erabilera ditu, denak gaurko gizarte modernoan inposatzen den erabili eta bota kulturarekin amaitzeko xedez.

Oso erabilera erraza du. Etxean erabiltzen ez diren  liburuak, diskoak, mahaiak edo ordenagailuak dituen edonor atarian sar daiteke eta iragarkia jar dezake. Bertan izango du oparitu,saldu edo trukatu nahi duen gaiaren argazkia sartzeko aukera. Gauzaren neurriak  eta ezaugarri nagusiak ere sartu ahal dira. 

Web guneak ere denbora bankua sortzeko aukera ematen du. Auzokideek beren lan orduak trukatu ahal izango dituzte. Adibidez, Arteako etxeko andre batek bere kabuz bizi nahi duen lemoar gazteari sukaldaritza erakuts diezaioke. Ikasleak ingeles, informatika edo bestelako eskolekin ordainduko dio.

Web gunean agertzen diren gaiak erosi nahi badute, mezu elektronikoa bidali beharko diote produktua iragarri duenari,  www.arratiatruke.org web gunean egin ahal izango den zerbait.