Prentsa Aretoa
Berriak
2011/12/19
Urkullu: “Hezkuntzaren alde egiten den apustua, etorkizunaren alde egitea ere bada”
Gaur EAJren EBBen presidente den Iñigo Urkulluk eta Hezkuntza arloko EBBren burukide den Amaia Espinosak, Euzko Alderdi jeltzalearen Hezkuntza webgune berria aurkeztu dute Sabin Etxean. Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak azaldu duenez, web orrialde honen helburu nagusia “Euzko Alderdi Jeltzalearen eta gizartearen arteko topaketa, hausnarketa eta etengabeko ezbai tokia bilakatzea” da.
Urkulluren aburuz, “Hezkuntza, bete-betean lehenesten dugun arloa da; eta funtsezko jotzen dugu gure Gizartearentzako arlo ekonomikotik zein sozialetik”. "Hezkuntzaren alde egiten den apustua da etorkizunaren alde egitea; ongizatearen aldeko apustua da; gizartearen eraldaketaren aldeko apustu irmoa da. Era berean da, oroimenaren, elkartasunaren eta bizikidetzaren normalizazioaren alde egiten den ahalegina”.
Buruzagi abertzalearentzat orrialde honen aurkezpena ere bada, Euzko Alderdi Jeltzalearen baloreen isla. Hau da “konpromisoa, gardentasuna, irekiera eta parte hartzea”. “Hezkuntza da beraz, EAJ-PNVk hezkuntza sistemaren hobekuntzaren alde egiten duen apustua. –Hezkuntza-, norbanakoaren eta gizartearen eraldaketarako tresnatzat jotzen duen euskal hiritargoarekin, harremanak mantentzeko urrats berria”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25