Prentsa Aretoa
Berriak
2011/12/20
Atxondoko EAJ-PNV: “Bilduk udal batzordeen inguruan dituen kontraesanak ezkutatzen ditu”
Atxondoko Udaleko EAJ-PNVren udal taldeak Bilduren gobernuak udal batzordeen inguruan mantentzen duen jarrera salatu nahi du “hauen helburu bakarra baita zinegotzien finantzaketa, eta uste dugu muga guztiak gainditu egin direla gobernuko zinegotzi bat lanaldi osoan liberatzearekin-udalerriaren historian lehen aldiz. Horixe da gure udalerrian inposatzen ari den moldea. Horiek dira Bilduren kontraesanak: gauza bat esan eta kontrakoa egin”.
Atxondoko EAJ-PNVk hurrengo osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, eta bertan adierazten denez “egoera ekonomiko larria eta gure udalaren are egoera larriagoa dela kontuan hartuta, Hirigintza eta lanak eta Ingurumen batzordeak bat egitea proposatzen dugu. Jarduera biak herrialdera lotuta daude eta etengabe gurutzatzen dira”.
Gaineratu dutenez, “HAPN berrian ingurumenak garrantzi handia du eta Atxondok hurrengo urteotan izango duen eraginik handiena, hau da, AHT, batzorde biotako gai nagusia izango da. Beraz, batzordeak bateratzea ondo dator udal aurrekonturako eta gure auzo lagunen poltsikoetarako, Udala ere krisialdi ekonomikoaz arduratuta dagoela ikusiko dutelako. Hau egin ahal izango da Bildu bere ohiko kontraesanekin jarraitzen ez badu, eta berriz ere esan behar dugu: gauza bat esan eta kontrakoa egiten ez badu”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25