Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/01/04

Greaves: “Batzar Nagusi honi ekiteko orduan, berrikuntza eta aldaketarako izpiritua mantentzen dugu”

Urtarrilaren 14 eta 15ean BEC-en ospatuko den EAJren VI Batzar Nagusiaren aurkezpen ekitaldian, Euzkadi Buru Batzarraren idazkari den Belén Greavesek gaur Sabin Etxean adierazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzalearen Batzar Nagusia ez da gertakari estatiko bat. Batzar honen amaiera urtarrilaren 14 eta 15ean egingo den arren, Batzarraren eztabaida-markoak sei hilabeteko iraupena izan du, eta eztabaida honetan parte hartu dute gure Alderdia osatzen duten alderdikideek”.

rss Ezagutzera eman
Belen Greaves EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

Greavesek gaineratu duenez, “Batzar Nagusi hau lau urterik behin ospatzen da, Alderdiaren estatutuek hala ezarri dutelako eta bere helburu nagusia da Alderdiak hurrengo lau urteotan jarraituko dituen ildoak markatzea, eta EBBren 8 burukideak eta EBBren presidentea aukeratzea”.

EBBren idazkariaren aburuz “aldaketa eta berrikuntzarako testuinguru berri batean aurkitzen gara. Aldi berriak bizi ditugu”.

“Eta, Batzar Nagusi honi ekiteko orduan, berrikuntza eta aldaketarako izpiritua mantentzen dugu. Gizartearen eta bere zerbitzura dagoen alderdi politikoaren arteko hurbiltasuna sustatzeko dugun erronkari ekiteko gogoz. Beti, euskal gizartearen aurrerapen ekonomiko, sozial eta politikoaren zerbitzura” gaineratu du.