Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/01/10

Bilbaok legez kanpoko jotzen du aurrekontuak onartu baino lehenago kontrolatzea

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak baieztatu duenez “legez bideraezina da” euskal aurrekontuak aurretiaz kontrolatzea eta PPren gobernuaren nahi hau “birzentralizatzeko” nahiaren barruan sartu du, bere esanetan nahi hau “Madrilgo leize-zulotik” baitator. Baieztatu duenez, PFEZaren igoera ez da momentuz Bizkaian aplikatuko.

rss Ezagutzera eman
José Luis Bilbao -- EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

ETBri eskainitako elkarrizketan PPren exekutiboak planteatutako aurrekontuen kontrola aipatu du eta zehaztu duenez "ematen du Espainiar Gobernuak bere kontuak ez ezik autonomi erkidegoetako eta udaletako kontuak ere aztertu nahi dituela”.

"Hau ez da gure kasua. Euskal kontu publikoen egoerak ez du zerikusirik Espainiar Erresumako beste tokietan gertatzen denarekin” gaineratu du.

PFEZ

Ahaldun Nagusiak azaldu duenez Bizkaiko Aldundiak ez du PFEZren igoeraren aurreikuspenik egin “Gaurko egunean Batzar Nagusietan 2012rako zergen gaineko arau egitasmoa tramitatzen ari da, adostuta  eta harmonizatuta dago, eta Araban onartua izan da jada. Zerbait ezberdina onartu da Gipuzkoan” azaldu du.

PETRONOR

Zentzu honetan azaldu duenez  berari “Bizkaiko eta Euskadiko ogasunari buruz hitz egiterakoan” kezkagarriago egiten zaio “Petronor lantegiko produkzio ildoa gelditzen badira”, hau da, Euskal Ogasunaren zergadunik handienetakoa. Azaldu duenez hilean 30 milioi bat euro suposatzen dute Bizkaiko kutxarako.

"Honek bai kezkatzen nauela zerga zehatz batetaz eztabaidatzeak baino gehiago, horrek eragina duelako Bizkaiko eta Euskadiko zergetan” gaineratu du.